XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaltzaleen-Biltzarra 1920

Azken hitz hoik bezala, bertze erran diren gastu bideak onez hartuak izan daitezke.

Aurthen ez dugunaz geroz deus zeingehiagokarik saristatzeko, egin dezagun orai, eta egin dezagun oraidanik bethi indar bat, geroago eta gehiagokoa, guzien arabera ahuletsiz dohan Euskararen begiratzeko, erran nahi da, eskutartean dugunaren eta biltzerat dohakigunaren emplegu bat ahalaz baliosa, behartzen balitzauku ere dathorren urthetik hasi, luis bat edo bertze gehiago bakhotchak ematen.

Azken gomendio hetarik lekhora, Jaun Decrept berak egin daroku bere mintza aldi bat, aiphatuz biltzar-lagun aurthen galduak, eta bereziki: Jean de Jaurgain, Burulehen prezagarri zembeit urthez izaturik, Burulehen goretsizko ginduena, eta Pierre Broussain, biltzar-lagunetarik bia, Euskalzaindi edo Euskal-Akademiarat ereman direnak; bainan hek daukate, Euskalzaleen-Biltzarreko lagun aspaldikoetarik izateari diotela zor, urhaspide hortako hautatuak izatea.

Biltzar-Lagunek bere aldetik, atsegin handiz ikusten dute, Jaun Etienne Decrept, urthe luzez Burulehen prezagarri zutena, oraidanik Biltzar-Buru goretsizkoen herronkarat altchatzen: handizki merezitua duen goratasuna!.

Erran gabe doa, nolako atseginez aditu diren Burulehen ohiaren hitz ukigarriak, nola baitire adituko Burulehen berriak apairutik lekhora adiaraziko dituen bere hitz bethidanik su eta khar handi dariotenak.

Bataren eta bertzearen mintza aldi hoik ikusiko dire emanak, Burubigarrenaren hastapeneko mintza-aldi argi handitakoen ondotik.

Erranak erranik, eta boz bateko guziak izaturik, berritzen dire kargudunak urtheko, izendaturik Jaun eta Jaun: Don Jose DE EIZAGUIRRE, Burulehen; Maurice SOUBERBIELLE; Alexandre DIESSE, Burubigarren; Alexandre LACOSTE Bernard AHETZ-ETCHEBER, Buruzagiekin jartzaile; J.-Bte DIRIART, diruzain, Martin LANDERRECHE, iskribari bethiko.

Orduan hitzartzenda, dathorren urtheko bilaldia eginen dela Donibane-Lohitzunen.

Ordu zen eguerdi gainean, Kapito-Harritik jausteko.